Harri-erortze arriskuagatik, Zalain Zoko eta Endarlatsa artean Bidasoko Bide Berdea itxita abisu berria eman arte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 25a, 10:00

Suak erretako menditik harriak bidera erortzen ari direla eta, Zalain Zoko eta Endarlatsa arteko trenbide zaharra ixtea erabaki dute, istripurik ez gertatzeko. Uraren Bailarak elkartetik jakinarazi dutenez, bide zati hori itxita egonen da abisu berria eman arte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun