Aziendentzat jatekoa eta botikak biltzen hasi da Berako Udala

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 23a, 13:25

Asteburuko suteen ondorioz, kaltetuak izan diren aziendei laguntzeko asmoz, janari eta botika bilketa abiatu du Berako Udalak.

Jatekoaren kasuan, bazkarik gabe gelditu direla eta, pentsua, belarra edota fruta bildu nahi ditu udalak eta bertzalde, zaurientzat berbena belarra, erredurentzat kalendula, bardana sanjuanera eta aztunpa, baita betadine eta gasak ere. Lagundu nahi dutenek Berako Herriko Etxera eraman ditzakete bai jatekoa bai botikak ere.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun