Abereentzako janaria biltzeko deialdia zabaldu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 23a, 12:30

Asteburuan izan diren suteak direla eta mendiak zein larreak hagitz kaltetuak izan dira eta inguruko animaliak bazka gabe gelditu dira.

Arazo honi konponbidea emateko Berako Udalak animalientzako janari bilketa egiten ari da. Lagundu nahi dutenek  pentsua, belarra edota fruta udalera eraman eta bertatik abeltzainei banatuko zaie. Udalak aitzinetik esker ona adierazi nahi izan die animalientzako janari bilketan parte hartzen dutenei. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun