Lesakako jubilatuen ostatua hartzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 23a, 18:00

Lesakako jubilatuan San Fermin elkartearen atarian.

Martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira eskaerak

Lesakako jubilatuen ostatuen elkarteak bere ostatua hartu nahi duen pertsona baten bila ari da. Interesatuek martxoaren 15a baino lehen aurkezten ahal dute bere proposamena ostatuan bertan edo San Fermin jubilatu elkarteko presidente den Mari Jose Arakuesi telefonoz deituz (606 88 25 45). 

Modu berean, adinekoentzako masajea ematen aditua den pertsonaren bat bilatzen ari da San Fermin jubilatu elkartea herrian. Erlajaziorako, giharrak lasatzeko edo masaje terapeutikoan ezagutzak baloratuko dituzte, baita apiterapian ere.

Urteko batzarra martxoaren 5ean

Lesakako San Fermin elkarteak urteko batzarrea eginen du martxoaren 5ean Harriondoa Kultur Etxean. Martxoko lehen ortziralean egin dute hitzordua, 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarren deialdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun