GUTUNA: Lesakako alkatearen eskertza gutuna

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 23a, 10:00

Asteburuan sutea itzaltzen aritu direnen lana eskertu eta goraipatu nahi izan du Ladis Satrustegi Lesakako alkateak.

Lerro hauen bitartez, asteburu honetako sutea itzaltzen laguntzen aritu zaretenei eskerrik beroenak eman nahi dizkizuet. Lan bikaina egin duzue!

Laguntzeko prest agertu diren lesakar, beratar eta ingurutako herritakoei ere mila esker. Eta, nola ez, baserrietako familiak eskertu nahi ditut, zuen laguntza suhiltzaileentzat hagitz garrantzitsua izan baita.

Baina bereziki eskertu nahi ditut Lesakako suhiltzaile boluntarioak. Auzolanean eta modu isilean ezinbertzeko lana egin duzue. Konfinamenduan lan ederra egin zenuten, eta bertze behin ere, zuen burua lehen lerroan jartzeko prest agertu zarete.

Mila esker egindako lanagatik!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun