Informatika ikastaroa antolatu du Landagain Guraso Elkarteak Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 24a, 12:00

Landagain Guraso Elkarteak, La Caixa fundazioaren laguntzarekin, informatika ikastaroa antolatu du martxoaren erdialdetik hasi eta hilabete bukaeraraino. Ordenagailuaren erabilera, Internet bidezko bilaketak, Google zerbitzuak eta mugikorren erabilera ikasiko dute.

Bortz saio eskainiko dituzte, martxoaren 16an, 18an, 23an, 25ean eta 30ean, hau da, asteartetan eta ortzegunetan 09:30etik 11:30era. Izen-ematea 661 15 50 56 telefonoan egin daiteke martxoaren 12ra arte eta soilik, zortzi leku izanen dira. Lehentasuna Landagain eskolako haurren gurasoek izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun