Euriari esker asteburuko sute handia itzalitzat eman dute suhiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 22a, 06:22

Larunbat goizean Beran piztu eta bart arratsean oraindik Lesakan kontrolpean baina Eskolamendi ingurua erretzen segitzen zuen sutea itzalitzat eman dute gaur goizean suhiltzaileek. Horretarako, erabakigarria izan da 23:00etan hasitako euria. Suhiltzaileen datuen arabera, Berako estazioan metro kubikoko lau litro eta Goizuetakoan 13 litro bildu dituzte. Bortzirietan hedatutako dispositibo guztia bildu dute. Argazkiak, atzo eguerdian Lesakako Eskolamendi inguruan ateriak dira. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Une horretatik aitzinera, ukitutako azalera zehatz-mehatz ebaluatuko du Ingurumen Departamentuak. Behin-behineko neurketen arabera, 1.800 hektarea ingurukoa izango litzateke, eta horien erdiak Nafarroan, Beran eta Lesakan. Modu berean, Ingurumen teknikariek eta Basozaintzako langileek egiaztatuko dute zuhaitzak zenbateraino diren kaltetuak. Sugarrek aitzinera egin zuten abiadurak pentsarazten du enbor aunitzen kanpoko aldea bakarrik erre zezaketela, bero handiaren eraginpean denbora labur samarrean egon zirelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun