Sua, haize zakarrak bultzatuta, azkar hedatu da hegoaldera eta iparraldera eta lur eremu handia hartu du. Ibardingo inguruetan etxebizitza, baserri eta borda batzuk hustu behar izan dituzte.
Cordovillako eta Oronozko parkeetako suhiltzaileak, Bera eta Lesakako suhiltzaile boluntarioak, baso-suhiltzaileak eta mendizainak ari dira lanean. Haize-bolada gogorrek Nafarroako Gobernuko helikopteroei hegan egitea galarazi diete, eta, ondorioz, Torrejongo baseko hegazkin bat eta helikoptero astun bat eskatu dizkiote Ministerioari.