Lesakan jokatuko da Nafarroako sokatira txapelketa osoa otsailaren 20an eta 27an

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 18a, 14:00
Txapelketa mistoa otsailaren 27an jokatuko da zortzinaka. Larunbat honetan, emakumeeen eta gizonezkoen txapelak erabakiko dira Lesakan, seinaka.

Emakumezkoen nahiz gizonezkoen taldeek seinaka tiratuko dute larunbat honetan eta talde mistoek zortzinaka hurrengoan

Urte bereziak Nafarroako sokatira txapelketa berezia izanen du aurten. Txapelketako tiraldi guztiak Lesakako pilotalekuan eginen dituzte datozen bi larunbatetan, otsailaren 20an eta 27an, edukiera mugatuarekin. Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeek seinaka tiratuko dute larunbat honetan eta talde mistoek zortzinaka otsaileko azken larunbatean. Denetan, Lesakako Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Gizonezkoen txapelketan, Lesakako taldearekin batera, Antsoain, Berriozar, Txantrea A eta Txantrea B ariko dira, 450 kiloz beheiti. Emakumezkoetan, Beti Gazte, Antsoain, Berriozar eta Txantrea lehiatuko dira (375 kiloz  beheiti) eta mistoan ere lau talde horiek izanen dira aurrez aurre (550 kiloz beheiti).

Otsailaren 20an, larunbat honetan, 17:00etan hasiko da jaialdia eta otsailaren 27an, 16:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun