Fernando Mikelarena historialaria Jaime del Burgo erreketeen buru izan zela publikatzeagatik salatua izan da

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 18a, 17:00
Fernando Mikelarena historialari beratarra.

Salaketa Arturo del Burgok paratu du, Jaime Ignacio del Burgo UPN-PPko diputatu ohiaren seme eta Jaime del Burgo Torres zenaren biloba denak. Del Burgoren salaketa, Fernando Mikelarena beratarrak Sin piedad, limpieza politica en Navarra 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores liburuan Jaime del Burgo erreketeen buru izan zela publikatu izana hartzen du oinarri.

Salaketak Mikelarena historialariak eginiko aurkikuntza du oinarri. Sin piedad, limpieza politica en Navarra 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores liburuan eta duela hilabete batzuk argitaratutako Saca de Tafalla Monreal de 20-10-1936 artikuluan Mikelarenak Jaime del Burgo 1936ko urriaren 18tik gutienez urriaren 27ra arte erreketeen buru izan zela argudiatzen du. Ordura arte, erreketeen buru zen Esteban Ezcurrak aldi baterako kargua hartzea eskatu zion del Burgori eta honek onartu egin zuen.

Erreketeen burua, aldi baterako, Jaime del Burgo izanen dela iragartzen duen agiriaren zatia.

Mikelarenak eginiko aurkikuntza honi esker, Nafarroan izan den errepublikanoen erailketarik handienena del Burgoren gidaritzapean zeuden erreketeek egin zutela uzten da agerian. Erailketa masibo hau Tafallako saka izenez ezaguna da, zeinean 1936ko urriaren 21ean Monrealen 64 pertsona fusilatu zituzten.

Fernando Mikelarena historialari beratarrak idatzitako liburuaren azala

Babesa Fernando Mikelarena historialariari

Artikulu baten bidez, Nafarroako hainbat historialarik euren babesa adierazi diote Fernando Mikelarenari.

Atxikimenduak bidaltzeko: manifestestojudicializacion@gmail.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun