Emakumearen Memoriaren Baratzean auzolanean ariko dira larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 18a, 11:00

Auzolan eguna izanen dute larunbat honetan, otsailaren 20an, Arantzan. Emakumearen Memoriaren Baratzean hainbat lan egiteko bilduko dira eta parte hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute, Arantzako Herriko Etxera deituta.

08:00etan bilduko dira eta apuntatzeko 948 63 40 05  telefonora deitu beharko da.

2018ko uztailaren 15ean inauguratu zuten Arantzan Emakumearen Memoriaren baratzea. Landareak landatzearekin batera, eskualdeko emakumeen historiak bildu zituzten. Geroztik, auzolanaren bitartez zaintzen dute baratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun