Joan den igandean, otsailaren 14an, Baserria saiotik kanporatuak izan ziren Axun Elizalde etxalartarra eta Andoni Larrarte hondarribiarra. Atzo, ordea, programaz solas egiteko, telebistara bueltatu ziren. Eztabaidan saioan bizipenak berpiztu ahal izan zituzten: azken proban izandako zailtasunak, taldekide batzuek egindako sorpresatxoa, baserriak eragindako guztia... Lotura honetan ikus daiteke (43. minututik aitzinera).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.