Gaur 30 urte inauguratu zuten Lesakako Tantirumairu ikastola berritua

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 17a, 13:00

Gaur 30 urte, 1991ko otsailaren 17an inauguratu zuten Lesakan Tantirumairu ikastola berritua. Ttipi-Ttaparen 57. Zenbakiak bildu zuenez, «eguraldi kaxkarrak ez zuen batera lagundu, baina horrek ez zuen bertan bildu zirenen animoak hoztu». Herriko jendeaz gain, kanpokoa ere etorri ziren besta egun hinetan parte hartzera: Iruñeko Jarauta 69 txaranga, Lakuntzako dantzariak, Altsasuko ikastolaren musika taldea… Guztien artean, gainezka bete zuten frontoia, 400 bat lagunek hartu baitzuten parte bazkari herrikoian.

Antton Erkiziak, ikastolaren sortzaileak eta Mari Jose Lekunberrik Tantirumairu ikastolaren lehen irakasleak moztu zuten inaugurazio-zinta, agurra, aurreskua, bertsolariak eta abesbatzaren saioen ondotik. Gero, egoitza berriaren barnealde ederra ikusteko ateak zabaldu zituzten. Ikastolak Manolo Arozena eta Ireneo Ajuria bertsolariak aritu ziren eta frontoian Mikel Mendizabal eta Joxe Fermin Argiñarena gehitu zitzaioen. Hauetaz gain, Tantirumairu ikastolaren ikasle eta ikasle-ohiak ere aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun