Antolatzaileen hitzetan aurten «ere ez da posible izanen Maratoi Erdia antolatzea». Pandemiak «ez du etenik ematen» eta egoera sanitarioaren bilakaera «ez da guztioi gustatuko litzaigukeen bezainbertze hobetu». Antolatzaileek adierazi dutenez «ez dakigu hemendik bi hilabete eta erdira egoera nolakoa izanen den, lasterketa egiteko intentzioa genuen datan». Baina, argi dute «Berako Mendi Maratoi Erdia beti antolatu dugun moduan ezin izanen litzatekeela ospatu». Izan ere, egun honetarako «550 korrikalari, 200 boluntario eta publiko aunitz» biltzen da. Egoera honen aitzinean, eta «atsekabez», lasterketa bertan behera uztea erabaki dute.
Bertzalde, oharra urte hauetan guztietan «lasterketa posible izatea egiten duten boluntarioei, korrikalariei, enpresei, saltokiei eta erakundeei eman diguten laguntza eta animoengatik» eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Azkenik, 2022an elkar ikusteko hitzordua iragarri dute: 2022ko apirilaren 10a.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!