Berako jubilotekako kideek inauteriak ospatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 16a, 12:00

Covid-19aren hedapena saihesteko neurri guztiak errespetatuz, inauterietako seinalea egin dute Berako jubilotekako kideek.

Atzo, inauterietako ospakizunari keinu egiteko, mozorroak jantzi dituzte Berako jubilotekan. Prebentzio neurri guztiak mantenduz dantzatu, kantatu eta goiz-pasa polita egiteko aukera izan dute. Goiza borobiltzeko hamaiketako ederra egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun