Saharar herriari laguntzeko janari bilketa egiten ari dira Igantzin

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 10a, 12:00
Sahararen Nafarroako Lagunak Elkartearen irudia.

Igantziko Udalak eta Sahararen Nafarroako Lagunak Elkarteak elkarlanean antolatu dute janari bilketa eta igandera bitarte bilduko dituzte. Horrekin batera, diruz laguntzeko aukera ere izanen da.  

Lekaleak, arroza, pasta, azukrea, arrain kontserbak, oliba olioa, xanpua, gela, xaboi-pastillak... bilduko dituzte, beti ere, zerririk eta kristalezko poterik gabeko produktuak. Igandera, otsailaren 14ra, bitarte Igantziko Herriko Etxean, bulegoko ordutegian, eta Bi-Biden bilduko dituzte.

Dirulaguntzak
Diruz laguntzeko aukera ere izanen da Laboral Kutxan (ES74 3035 0113 59 1130021437), Rural Kutxan (ES93 3008 0001 11 0700365729), Caixan (ES33 2100 5319 49 2100199896) edo BIZUM bidez (626 50 24 95 telefonora).

Dirua sartzean izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazteko eskatu dute, heldu den urteko errenta aitorpenean dirulaguntzaren deskontua egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun