Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarrarekin, 2020aren errepasoa egin dugu

Xorroxin irratia 2021ko ots. 9a, 13:58

Bortzgarren denboraldia du Itsaso Elizagoien musikari etxalartarrak Carlos Nuñezen kontzertu biretan.  Bertze urteekin alderatuz kontzertu gutxiago eman badituzte ere, kontent dago egindako lanarekin. Eguberrietako bira joan den igandean akitu zuten Madrilen emaniko kontzertuarekin. Arizterrazu zuzenean erromerien emanaldietan ere, bere ahizpa, Irunerekin ari da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun