Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bi ordezkapen egiteko gizarte langileak kontratatu nahi ditu. Hautaketa probak 2021eko martxoan eginen dira. Hautagaiek hainbat baldintza bete behar dituzte:
- Gizarte langile diplomatura, gradua edo baliokidea izatea.
- Gidabaimena eta autoa izatea.
- Euskalduna izatea, C1 edo baliokidea den titulu ofizialarekin.
Informazio gehiago 948 63 50 36 telefonoan.
Ikusi deialdiaren informazio osoa hemen.