Etxalarko Larraburua elkarteak 55 urtetik goitiko herritarrak bazkide izatera gonbidatu ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 9a, 11:00

Denen artean Etxalar eta Larraburua indartzea dute helburu. Argazkia: Larraburua elkartea.

Larraburua elkarteak ekitaldi hainbat antolatzen ditu urtean zehar: sukaldaritza ikastaroak, ateraldiak, egun berezietan otorduak (inauterietan, herriko bestetan, usategietako igandean), kantu egunak, hitzaldiak, gimnasia eta podologioa zerbitzua, bertzeak bertze.

Larraburua elkarteak ilbeltzaren 11n egindako ohiko batzarrean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

«55 urtetik goitiko etxalartar guztiei elkartean sartzeko aukera ematea, adin horretan dauden guztiak jakinaren gainean paratuz. Bikotekideak ere, nahiz eta gazteagoak izan, elkartean sartzeko aukera izanen lukete». Izen-eman nahi dutenek larraburuaelkartea@gmail.com e-mailean edo 623 15 34 38 telefonoan egin dezakete. Urteko kuota 15 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun