Otsailaren 11an, Ortzegun Gizen egunean, aurten ezin izanen da karrika antzerkirik egin, baina hala ere egun handi horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte Landagain eskolan. Kanpo ekintzak izanen dira guztiak, bertsoak, dantzak eta herri kirolak herriko hainbat txokotan. Aurten gainera, etxalartarrei balkoiak apaintzeko gonbitea luzatu die Landagain eskolak, haurren inauterietako egun berezi honetan parte hartzeko. Ortzegun Gizenerako guztia prest egon dadin, ilusio handiz mozorroei azken ukituak ematen ari dira ikasle, irakasle eta haurren familiak.