Maddi Ane Txoperena larunbateko 'Arte[faktua]' saioan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 5a, 16:30

Maddi Ane Txoperena eta Yolanda Mendiola Lesakan bilduko dira.

Ene baitan bizi da eleberria izanen du solasgai.

Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta bertsolari lesakarra izanen da larunbateko Arte[faktua] saioan. Bere lehenbiziko eleberria, Ene baitan bizi da, izanen du solasgai. Yolanda Mendiolarekin Lesakako Pikukoborda landetxean bilduko da Txoperena.

Ene baitan bizi da eleberrian, 50eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak… bildu ditu lesakar gazteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun