'Ibaiko bertze arrainak' erakusketa ikusgai da Bortzirietako Garbigunean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 5a, 20:00

Erakusketa zenbait astez ikusgai egonen da Alkaiagako Industrialdean dagoen Garbigunean. Arduradunek herritarrei erakusketa bisitatzeko gonbita luzatu diete.

Bortzirietako Mankomunitateak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Izarbeibarko Mankomunitatearen artean Ibaiko bertze arrainak erakusketa sortu dute. Erakusketaren helburua herritarren artean gure erreketan eta itsasoetan bukatzen duten hondakinek sortzen dituzten arazoen inguruan hausnarketa bultzatzea da. Erakusketa ikusteko ordutegia astelehenetik ortziralera 12:00etatik 15:00etara izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun