Eguberrietako bira otsailaren 7an Madrilen bukatu du Itsaso Elizagoien musikari etxalartarrak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 5a, 14:00
Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarra, Carlos Nuñez gaitari ezagunarekin eta bere taldearekin Aian (Gipuzkoa) abenduan eskainitako kontzertuan.

Aurten ere Eguberrietako bira egitea lortu du Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarrak, Carlos Nuñez Galiziako gaita-jotzailea famatuarekin eta bere taldearekin. Bizi dugun egoera dela eta ezin izan dituzte aurreikusitako kontzertu guztiak eman, dozena erdi bat kontzertu bertan behera geratu baitzaizkie. Hala ere kontzertu mordoska eman dituzte abenduan eta otsailaren 7an, larunbatean Madrilen eskaini zuten kontzertuarekin itxi dute bira. Tartean Euskal Herrian kontzertu bat eskaintzeko aukera izan dute, aurten Etxalarrera etortzerik izan ez dute ere, Aian eman zuten kontzertua abenduaren 12an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun