Berako Musika Eskolako balkoietatik Santa Ageda bezperako doinuak lau haizetara hedatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 4a, 16:00

Berako Musika Eskolako ikasleek ezin izan dute urteroko Santa Agedako kontzertua eskaini. Hala ere, ez dute data pasatzen utzi eta egun berezi honetako koplak kantatzen bideo bat argitaratu dute. 

Ikasleak bi balkoietan aritu ziren. Lehenengo pisuan txistulariak eta bertze musika instrumentuak aritu ziren, bigarrenean berriz, koplak kantatzen eta makilekin erritmoa markatzen. Kontzertu bukatzean, karrikan zebiltzan zenbait herritarren txaloak jaso zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun