'Covid-19arekin elkar bizi' tailerra egin dute Berako Jubilotekan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 4a, 14:00

Tailerrean bertaratuek zituzten zalantzak plazaratu eta Covid-19aren inguruan hausnartu zuten.

Berako Jubilotekak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Covid-19akin elkar bizitzen tailerra antolatu zuen otsailaren 3an. Pandemia garaian bizitakoak, gaitzaren transmisioa, prebentzio neurriak, txertaketa kanpaina eta egunerokotasunean birusarekin bizitzea izan zuten hizpide. Tailerrak hiru orduko iraupena izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun