Inauterien faltan oroitzapenekin osatutako bideoa egin dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 4a, 08:00

Koronabirusak dena hankaz goiti utzi ez balu, egun seinalatua izanen lukete gaur aranztarrek, inauteriak hasiko bailituzkete. Osasun egoera tarteko, ordea, alde batera utzi dituzte, baina orain arteko inauteriak gogoan bideoa osatu dute, bertso eta guzti.

Mikel Larretxea, Xabi Zugarramurdi, Julen Oskoz, Oihana Amoros eta Imanol Lukanbioren irudiekin osatu dute bideoa. Imanol Lukanbiok egindako bertsoei Oihana Amorosek, Imanol Mitxelenak eta Beñat Mitxelenak jarri diete ahotsa eta musikari lanak Beñat Mitxelenak egin ditu. Bideoan «2022an bilduko gara», diote, eta hala izan dadila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun