Aitzineko asteartean, ilbeltzaren 26an, Isidoro Fagoaga Berako Udal Musika Eskolan 2. mailako ikasketa bukaerako diplomak banatu zituzten. Bertze urteetan, diploma lortzen zuten ikasleek Santa Zezilia egunean kontzertu bat eskaintzen zuten. Zoritxarrez, ikasturte honetan kontzertu hau antolatzea ezinezkoa izan da Covid-19aren hedapena saihesteko hartutako neurriengatik. Horretaz, ikasle bakoitzak obra bat grabatu eta irakasle klaustroari erakutsi dio.
Ekitaldian, Aitor Elexpuru Berako alkatea, Maria Jose Vergara piano irakasle eta zuzendaria, Aitor Mitxelena klarinete eta saxofoi irakaslea eta Igor Teiletxea perkusio irakaslea izan ziren.