Lan hau Antsolokuetako espaloia sortzeko proiektuaren lehen pausoa izan da. Modu honetan, auzokideek, batez ere Lizarietako bidean bizi direnak, orain arte izan ez duten oinezko pasabide bat izanen dute. Izan ere, orain arte errepidetik ibili behar izan dute honek duen arriskuarekin.