Egungo osasun egoerari egokituz, herriko inauteriei keinu bat egiteko asmoa dute Arantzako eskolan. Hala, otsailaren 4an, ikasleak, urtero bezala, mozorro zuriz mozorrotuak joanen dira eskolara. Arratsaldez herri kirol ekitaldia eginen dute, baina ez da herriari irekia izanen. Ikastetxeko bizikidetza talde burbuilei zuzendua izanen da.