Mattin Sarasola presoa Dueñasera hurbilduko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 29a, 17:42
Urtarrilaren 6an herriko presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten Lesakan.

2008tik espetxean dago Sarasola.

Espainiako Espetxe Erakundeek sarri bortz preso mugituko dituztela jakinarazi dute. Horien artean, Mattin Sarasola Iarzabal lesakarraren lekualdatzea iragarri dute. Gaur egun Jaenen (775 kilometrora) dago Sarasola eta Dueñasera (Palentzia) lekualdatuko dute (340 kilometrora Lesakatik).

Bi Euskal Herrira

Hurbilduko dituzten gainerako presoak Sergio Polo, Gorka Vidal, Juan Ramon Karasatorre eta Ibai Beobide dira. Lehenbiziko biak, hau da, Polo eta Vidal, Zaballako (Araba) kartzelara ekarriko dituzte. Karasatorre El Duesora (Kantabria) eta Beobide Burgosera hurbilduko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun