‘Iluntzen’ antzezlanaren estreinaldia gibelatu du Mairu Antzerki Tailerrak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 29a, 07:00

Emanaldiaren data berria jakinaraziko dute eta erositako sarrerek balioko dute bertan sartzeko edo, nahi bada, dirua itzuliko da

Mairu Antzerki Tailerrak hilaren 30ean, larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean egin behar zuen Iluntzen antzezlanaren estreinaldia gibelatu beharrean aurkitu da, partaideetako bat konfinaturik dagoelako. Aitzinerago, emanaldiaren data berria jakinaraziko dute. Erositako sarrerek balioko dute, baina nahi izanez gero salmenta puntuetan dirua itzuliko zaie erosi dutenei. «Barkatu eragozpenak», diote oharrean taldekideek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun