Bi kamioiren arteko istripua izan da Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 21a, 16:30
07:20 aldera gertatu da ezbeharra.

Gidarietako bat erietxera eraman dute.

Gaur goizean, 07:20 aldera, gertatu da ezbeharra. Bi kamioik istripua izan dute N-121-A errepideko 64. kilometroan, Bera parean. Istripua gertatu den tokira Guardia Zibilak eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak bertaratu dira eta gidarietako bat erietxera anbulantzian eraman dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun