2020-2021. ikasturtea arlo guztietan gogorra izaten ari da, baita familietako ekonomian ere. Eskolako gurasoei laguntza ttiki bat emateko asmoz, Landagain Guraso elkarteak eskolako jangela zerbitzua diruz laguntzeko 2021. urteko egutegiak salgai paratu ditu.
Elkarteko kideek, eskolako haurrekin osatutako argazki collage bat erabili dute 2021. urteko egutegi bat osatzeko. Egutegiak, dagoeneko, bortz euroren truke salgai daude Etxalarko Kultur Etxea, Plazako dendan eta herriko okindegian.