Herri sarrerako aparkalekuko etxolan, Helpbide-ko mapa paratu du Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 18a, 18:00

2019an Helpbidea (edo MetroBaserri) proiektua abian paratu zuen Etxalarko Udalak. Helpbideak hainbat elementu konbinatzen ditu: baserriei eman zaizkien identifikazio zenbakiak (plakak), baserri bakoitzaren GPS lokalizazioa errazten duen aplikazio informatikoa (larrialdi zerbitzuek erabiliko duten aplikazioa) eta auzo sarreretan paratu dituzten metro-baserri panelak baserrien mapa erakutsiz.

Oraingoan, bigarren faseko lanekin segitu du udalak. Horrela, herri sarrerako aparkalekuko etxolan, Helpbideko Etxalarko mapa paratu du udalak. Bertan, baserri auzoen etxebizitza guztien kokapena ikusten da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun