Organo eta oboe doinuez ospatu dituzte Berako organoaren 125 urteak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 18a, 12:00

Larunbat ilunabarrean Haizearen oihartzunak taldeak kontzertua eskaini zuen Berako San Esteban elizan. Kontzertua Berako Udalak eta Berako Kultura Batzordeak antolatu zuten.

Atzo, Berako organoak 125 urte bete zituen eta urteurrena ospatzeko hainbat herritar bertaratu ziren elizan eskaini zen kontzertura. 1896ko urtarrilaren 17an entzun ahal izan zen lehen aldiz organo doinua Berako elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun