Beti Gaztek helarazitako oharrak dioenez, «une honetan, ekimena Foru Gobernuak ezarritako legeetatik kanpo gelditu eta elkartearen aldetik beharrezkoak diren osasun neurriak bermatzerik ez dagoenez, bazkideen osasuna aitzinetik jartzea» erabaki du zuzendaritza batzordeak.
«Ilusioz eta gogoz bizitzen den eguna dela kontuan izanda» ez dela erabaki erraza izan onartu dute, «baina egoerak ez du ospakizunetarako aukera ematen. Hurrengo urtean oraindik gogo gehiagorekin igoko gara San Antonera, ziur!».