Sinopsia
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean lan egiten du. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende anitz joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela hamar urte arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken hamar urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?
Esnatu naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, bertzeak bertze, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbita egiten digu.