Su egur loteak eskatzeko deialdia egin du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 13a, 19:00

Lote bakoitza bortz tona ingurukoa izanen da eta 200 euro ordaindu beharko dira. Loteak Zanbrako zabalgunean utziko dira, edo zenbateko osagarri bat ordainduz, eskatzaileak adierazitako lekura.

Etxeko egur loteak eskatu nahi dituztenek www.lesaka.eus webgunean egin dezakete edo 948 63 70 05 telefonora deitu datu hauek emanez: eskatzailearen izena eta harremanetarako telefonoa.

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko otsailaren 12a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun