Ibiltariak, urtarrilaren 17an, igandean 08:00etatik aitzinera abiatuko dira, binaka edo hirunaka, hiru minutuko tarteekin. Izen-ematea 07:30etik 08:00ak bitarte eginen da eta doan izanen da.
Nahi duen jende guztiak har dezake parte, adin-mugarik gabe. Saria izanen da talde erregularrenarentzat (ondoko egunetan argitaratuko dira irabazleen izenak Beti Gazte elkartearen webgunean eta sare sozialen bitartez. Hainbat sari zozketatuko dituzte parte hartzaile guztien artean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!