Estitxu Pinatxo Nafarroako txapeldun 2002ko Euskal Kantu Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 10a, 12:00

Gaur egun aski ezaguna da kantugintzaren munduan Estitxu Pinatxo Olaziregi beratarra. Ttiki-ttikitatik hasi zen abesten eta Nafarroako Haur Kantu Txapelketan parte hartzen… lehenik taldeka, gero binaka eta 2002an lehen aldiz helduen mailan eta banaka kantatu zuen Euskal Kantu Txapelketan parte hartu eta txapeldun suertatu zen, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan egindako finalean. 'Goizaldetik gaualdera' kantua abestu zuen eta berekin bildu zen Ttipi-Ttapa Telebista.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun