Guraso Elkartearen laguntzarekin, aurtengoan ere, Olentzero ez ezik, hiru errege magoek ere Igantziko herria bisitatu zuten.
Ilbeltzaren 4an erregeen pajeak etorri ziren eskutitzen bila. Baina, aurten, egoerak behartuta etxez etxe ibili ziren eskutitzak biltzen. Biharamunean, ilbeltzaren 5ean, zaldi gainean etxez etxe ibili ziren Meltxor, Gaspar, Baltasar eta beraien laguntzaileak opariak banatzen.