59 neska-mutikok parte hartu dute Bortzirietako banakako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 7a, 14:00

Abenduaren 28an hasita, lau egunez Bortzirietako banakako pilota txapelketa azkarra jokatu zuten Beran, eta urtezahar egunean, zazpi kategoriatan banatuta finalak jokatu zituzten.

59 neska-mutikok hartu zuten parte 2020ko azken astean Berako Eztegara pilotalekuan jokatu zuten pilota txapelketan. Osasun egoera tarteko, publikorik gabe eta pilotari bakoitzarekin laguntzaile bat sartuta jokatu zituzten partidak. Finalak, berriz, abenduaren 31n egin zituzten.

  • Ttikien kategorian, Beñat Goñi (Bera) eta Amets Madariaga (Arantza) aritu ziren finalean eta beratarra nagusitu zen.
  • Umeen b mailan, berriz, Aner Mariezkurrenak (Arantza) eta Ibai Criadok (Lesaka) jokatu zuten finala eta eta txapela aranztarrak jantzi zuen.
  • Umeen a mailako txapela ere Arantzara joan zen. Ander Etxegarai (Arantza) eta Urko Telletxea (Igantzi) aritu ziren nor baino nor gehiago, eta Etxegarai gailendu zen.
  • Kimuetan, Markel Irazokiren (Etxalar) eta Kemen Telletxearen (Igantzi) arteko finala izan zen, eta Irazokik irabazi zuen.
  • Haurretan, alde batetik, neskak eta bertzetik, mutilak aritu ziren. Nesketan Amaiur Martinezek (Lesaka) eta Kattin Madariagak (Arantza) jokatu zuten finala eta lesakarrak lortu zuen garaipena. Mutiletan, bertzalde, Eukeni Etxenike (Igantzi) eta Unax Bereau (Lesaka) aritu ziren finalean, eta Bereaurentzat izan zen txapela.
  • Kadeteen mailako finalean, azkenik, Oier Orbegozo eta Beñat Etxabide lesakarren arteko lehia izan zen. Orbegozo nagusitu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun