24 bikote aritu dira Lesakako gaztetxearen aldeko frontenis txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 5a, 16:00

Urtarrilaren 2an jokatu zen eta Berako Beñat Mitxelena eta Zalain-Zokoko Mattin Garbisu suertatu ziren garaile

Lesakako Buruztanka Gaztetxea irekitzeko beharrezkoak diren obrak ordaindu ahal izateko sosa biltzeko helburuarekin binakako frontenis txapelketa antolatu zuten ilbeltzaren 2an. Denera 24 bikotek eman zuten izena, bikote bakoitzak seina euro ordainduta eta eskolako eta herriko frontoian aritu ziren.

Larunbat goizean, hiruna bikoteko zortzi multzotan banatu zituzten Bortzirietatik, Malerrekatik, Baztandik eta Bertizaranatik etorritako bikoteak. Txapelketa osoa egun bakarrean jokatzeko helburuarekin, partidak hogei minutura jokatu zituzten. Denbora tarte horretan tanto gehien zituen bikotea garaile. Larunbat arratsaldean, berriz, final laurdenak, finalerdiak eta finala, hau 22 tantora, jokatu zituzten. Finalean, Berako Ander Mitxelenak eta Zalain-Zokoko Mattin Garbisuk 22-13 irabazi zioten Malerrekako bikote bati.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun