Presoen aldeko elkarretaratzea eginen dute urtarrilaren 6an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 5a, 14:00

Hamar urte preso bete zituztenean ere elkarretaratzea egin zuten Lesakan Onin errekaren inguruan.

13 urte preso beteko dituzte Igor Portuk, Mattin Sarasolak eta Mikel San Sebastianek eta Errege Egunean, 12:30ean elkarretaratzea deitu dute Onin errekan

 

13 urte, ehunka kilometrora bihotzetik gertu goiburupean elkarretaratzea deitu dute urtarrilaren 6an, asteazkenean 12:30ean Lesakako Onin erreka inguruan. 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak eta torturak salatu zituzten. Handik guttira preso hartu zituzten Ioseba Iturbide eta Mikel San Sebastian ere. «Urteak pasatu dira, baina ez dugu ahazten. Gurekin nahi ditugulako. Etxean behar ditugulako», diote oharrean.

Igor Portu Kordobatik Darocara (Zaragoza) eramanen dutela jakinarazi dute

Espainiako Barne Ministerioak joan den urte akabailan jakinarazi zuenez, Igor Portu lesakarra Kordobako espetxetik Darocakora (Zaragoza) aldatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun