Aurten Errege eguna modu berezian ospatuko dute Igantzin. Ilbeltzaren 5ean egiten den Errege kabalgata ez da betiko moduan izanen. Aurtengoan, egoerak hala behartuta, erregeak elizan bildu beharrean etxez etxe banatuko dizkiete umeei opariak, Guraso Elkarteak lagunduta. Igantzira ilunabar aldera iritsiko direla iragarri dute eta herrian ume anitz direnez herrian ibilbide luze xamarra egin beharko dute Erregeek. Beraien lana errazteko, txintxo portatu direnei etxeetan zain egoteko eskatu dute.