Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren hamaseigarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Lesakako Udalaren eta Arranoren laguntzaz. Lehenbiziko bi emanaldiak abendu hasieran egin zituzten eta azkenekoa ortzirale honetan, urtarrilaren 8an, ortziralean 20:00etan eskainiko dute Arrano elkartean. Gilkitxarok ETAren agiri bulegoa antzeztuko du.
Sinopsia
Petral Bilbao ETAren agiri bulegoko langilea da. ETAren zigiluak banatzea da bere eginkizun bortitza. Makal Xiberu bulegora dator, eginkizun sekretu batekin. Petralek, ordea, arnasa hartzeko denbora eman gabe, bestea ezustean harrapaturik, ETAren agiria lortzeko probak ezarriko dizkio. Metraileta baten erritmora bizi den komedia, Ane Zabala eta Galder Perez aktoreen eskutik.