BIDEOA: Berako 1822ko 'Uscaldunac garen ezquero' idatziari buruzko ikerketaren laburpena

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 1a, 09:00

Joan den abenduaren 2an Mikel Tabernak eta Arkaitz Santaziliak "Uscaldunac garen ezquero" tituluko hitzaldia eman zuten Berako kultur etxean. Berako udal artxiboan aurkitutako 1822ko eskuizkribu bat izan zuten hizpide. Bertan, herritar talde garrantzitsu batek medikua kontratatzeko aferan esku-hartu nahi izan zuen, eta Herriko Etxean egin zen bilkura batean euren argudioak eman zituzten. Idatzi hura euskaraz egin zuten, herritar guztiek uler zezaten. Agirian bildutakoak ikertu dituzte Tabernak eta Santaziliak, Euskaltzaindiak argitaratutako azterlanean.
Ikerlanaren laburpena jaso dugu bideo honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun