Lesakako Zahar Etxera bidaltzeko lanak egitea proposatu die familiei Kabalgata Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 29a, 07:00
Herriko familiek egindako lanen bideoa izanen da Lesakako Zahar Etxeko bizilagunek jasoko duten Erregetako oparietako bat.

Bildutako eskulan, marrazki edo bertzelako lanekin bideoa osatu eta bidaliko dute Andra Marira

«Bizitzen ari garen garai gogor hauetan, elkartasun keinuek inoiz baino garrantzi haundiagoa dutela» irudituta, Lesakako kabalgata batzordetik proposamen bat luzatu dute: «Tarte bat hartu haurrekin, familian, bakarka edo bakoitzak nahi duzuen moduan gure Zahar Etxera mezu bat bidaltzeko».

Mezu hau marrazki, eskulan edo nahi den moduan egin daiteke, gero argazki bat atera eta lesakakoerregeenkabalgata@gmail.com helbide elektronikora bidali urtarrilaren 1a baino lehen. Lesakako kabalgata batzordeak jasotako lanekin bideo bat osatu eta Andra Mari Zahar Etxera bidaliko du. «Ziur denen artean bideo polita sortzeko gai izanen garela, beraz, animatu!», diote batzordetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun