Olentzerori ongietorria emateko jaialdi ederra egin dute Lesakako Irain eskolan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 13:00

Bertze urte batez, Lesakako Irain eskolako ikasle eta irakasleek egun haundia ospatu zuten abenduaren 22an. Gabon giroan murgilduta, Olentzeroren bisita izan zuten goizean eta zenbait kanta eskaini zizkioten eskolako neska-mutikoek; Olentzerok, berriz, gelakideei opariak banatu zizkien. Eguraldiak lagunduta, eskolako patioan, talde bakoitzak prestaturiko gabon kanten dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Egun ederra, gabon oporraldiei hasiera emateko! Zorionak eta urte berri on guztiei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun