Telletxea-Morante familiari egokitu zaio Tantirumairu euskal folklore taldearen saskia

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 15:00
Urko Telletxea Morante eta bere arreba, Tantirumairu euskal folklore taldearen saskiarekin.

Urtero bezala, Eguberrietako saskia zozketatu du Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak. 2.897 zenbakia izan da sariduna, Eguberrietako loteriaren azken lau zenbakiak dituena, hain zuzen. Urko Telletxea Morante, dantza taldeko kideak saldu zien txartela bere gurasoei, Joxe Angel eta Mirariri. Argazkian arrebarekin ageri da Urko. Tantirumairu euskal folklore taldetik eskerrak eman nahi dizkiete familiei, «boletoak saltzeko esfortzua egiteagatik, talderako garrantzitsua baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun